Urtarrilak 7-8ko partiduak

Asteburu honetan 6 talde jolastuko dituzte beraien partiduak. Larunbatari hasiera emateko, goizeko 11.15tan Astigarragan Mundarro eta Hernani KE jolastuko dute kadete mailan. Oso arerio gogorra izango dute gure mutilek, baina garaipena lortzea ez da ezinezkoa ezta gutxi ere. Arratsaldean, beste bi partidu. 16.45tan junior neskak Bera  Bera Monpas jolastuko dute beste garaipen berri bat lortzeko, eta 2. postua lortzeko borrokan jarraitzeko. Larunbata bukatzeko, arratsaldeko 8tan Senior taldea Donostian jolastuko du Askatu kontra. Azkeneko porrota ahazteko helburuarekin jolastuko dute oso partidu parekatu bat.

 

Igandean hiru partidu Hernaniko polikiroldegian. 10tan infantil neskak Donostiako SUMMA ALDAPETA 2  aurka jolasten dute fase honetako lehenengo partidua. Bestalde, 10.15tan infantil mutilak Easo 04 Arano kontra jolastuko dute. Pare bat partidu 3 puntugatik galdu ondoren, garaipena berriro lortzea dauketa helburu bezala gure mutilek. Eguna bukatzeko, Hernani TXIKI KE eta Arri BKL jolastuko dute 12tan (Kadete Mutilak). Partidu oso zaila daukate gure mutilek Beasain aurka, fisikoki alde handia dagoela eta.

Aupa Hernani!