Maila ona EASO-KOPAn

Gaur bukatu dute bere parte hartzea gure mutilak eta pozik gainera. Naiz eta astebete bakarrik pasa den entrenatzen hasi zirenetik maila ona eta ilusio handia erakutsi dute. 15 taldek parte hartu dute bai euskaldunak eta baita kanpokoak ere. Bost partidu jolastu eta hiru irabazi dituzte, azkena oso lehiatua izan da eta luzapenean irabazi dute. Azkenean 7. postuan sailkatu dira. Ikusleok asko disfrutatu dugu.

Hauek izan dira jokatutako partiduen emaitzak:

HERNANI  47- EASO A  106

HERNANI 59  – ALTA RIBAGORÇA  45

HERNANI 68  – TABIRAKO  50

HERNANI 39  – TORROELLA  61

HERNANI 59  – INTER 57