Lauko Finala Hernanin

Larunbat eta igande honetan «lauko finala» dugu, saskibaloiko gizonezkoen probintziako lehen mailako lauko finala. Lau talde onenak larunbatean finalaurreko moduan lehiatuko dute. Igandean aldiz, ligako tituluaz gain, Bigarren Maila Autonomikora igoera ere izango da jokoan. Beraz, Hernaniko kiroldegian hiru saskibaloi partidu ikusteko aukera. 

 

Larunbatean 16:30etan liga erregularreko lehen eta laugarren sailkatuen arteko partidua izango da, hain zuzen ere Tecnum taldea Zast Zarautz K.E.taldearen aurka. Finalaurreko honen jarraian eta 18:30etatik aurrera, bigarren finalaurrekoa izango du liga erregularreko bigarren eta hirugarren sailkatuen artean. Honela, Santo Tomas Lizeoa Alde Zaharra K.K.E. taldearen aurka lehiatuko da. Larunbateko bi partiduen garaileak igandean goizeko 11:30etan jokatuko dute finala.

 

Hernaniko Udaletxearekin elkarlanean txapelketa honen antolatzailea den Hernani K.E. Saskibaloiaren eskutik saskibaloia ikusi ahal izango dugu asteburuan. Partiduetan klubeko gazteenen ikuskizunaz, musikaz eta ezusteko gehiagoz gozatuko dugu. Igandean kadete eta junior taldea omenduko dira, zeinak errendimendu ligarako igoera lortu duten.