Kadeteak galdu egin zuten Euskadiko ligako estrenaldian

2. urteko kadeteak Bilbora joan ziren larunbat goizean Euskal http://cialistadalafils.com/ ligako 1go. partidua jokatzeko. Bertan, gureek Loyola Indautxuren kontra aritu ziren 12:30tan hasi zen partiduan.

Lehenengo bi laurdenak oso parekatuak izan ziren. Hernani pare bat aldiz aurretik jarri zen baina altsedenaldirako berdintasuna nabarmena zen markagailuan. Hirugarren laurdeneko lehenengo minututan gureek konzentrazioa pixka bat galdu zuten eta Bilbotarrek 10 puntuko abantaila lortu zuten. Hortik aurrera berdintasuna itzuli zen zelaira baina hernaniarrek ezin zuten galdutako aldea murriztu. Pena bat! Agian, aste pare bat barru intenstitate gehiagorekin partidu osoan jokatzeko gai izango gara. Oraindik txispa hori mantentzea oso zaila egiten zaigu. Ea, lan eginez eta partidu parekatuak jolastuz, kontzentrazio akatsak murrizten ditugun! Eutsi goiari mutilak!

IBON