Juniorren arteko derbiaren kronika

Hernani KE Azeriak 67 – Hernani KE Buruntza 48

Lehia polita eskeini ziguten joan den larunbatean gure bi junior taldeek. Baina bakarrak irabazi zezakeen eta hori nire taldea izan zen zorionez.

Hernani KE Azeriak taldean oso kezkatuta geunden norgehiagoren aurretik, bezperan hiru baja garrantzitsu eduki bai genituen eta hirurak postu berdinean, antolakuntzan. Horretaz gain arerioa azkenengo partiduetan egindako jokoaren ondorioz animoz gainezka zegoen. Guretzat benetan partida arriskutsua zen.

Baina oztopoak gainditzen ere ikasi egin behar da, eta alde horretatik hartutako lehen erabakiak ederki erantzun zuen: Julen Murillo ipini genuen antolatzaile eran; taldea ondo gidatzeaz gain puntuak sartu zituen, pase luzeak eman zituen, baloien bat lapurtu zuen… segi horrela.

Bestetik, denboraldi honetan egin dugun partida hasierarik onena osatu genuen, jokalariak oso konzentratuta zeuden. Jokoan Julenek gidatuta eta Aitor Urretabizkaiak etengabe animoak emanez kontzentrazioa mantendu araziz, taldeak 13-0 ko partziala burutu zuen. Hasierako minutu horietan gainetik pasa genituen nahiz eta haiek defentsa ezberdinak planteatu.

Hortik aurrera oreka nagusitu zen bi taldeen artean. Jokalari guztiak maila onean aritu ziren. Ea datozen partiduetan jarraipena ematen diogun.

Urrengo derbi arte.

JON ESNAOLA