Hernaniko mutilak hasi dute easo kopa

Gaur arratsaldean estrenatu dira 2.urteko kadeteak Easo-Kopan. Beraien multzoko talde gogorrenaren aurka, EASO-A, jolastu dute eta 106-47 galdu dute. Aurrean zuten taldea EASO KOPA irabazteko hautagai nagusietako bat da eta naiz eta hernaniarrek asko borrokatu, diferentzia jokoan nabaria zen.

Bihar goizean eta larunbatean jarraituko dute. Ea zorte gehiago duten. Ondorengo estekan ikus daitezke partidu ezberdinen ordutegiak:

EASO-KOPAko ordutegiak