Hernaniko kadeteak eta lehen urteko juniorrek denboraldi bikaina egin dute

KADETE MUTILAK

Hernani K.E. Saskibaloiako kadete taldea txapeldunorde izan da. Ezin izan zen eta partidua amaieran Easo nagusi izan zen. Atsedenera hernaniarrak bi puntuko aldearekin iritsi ziren, 22-24 markagailuarekin hain zuzen ere. Hirugarren laurdenean Easok abantaila honi buelta eman eta hiru puntuko aldearekin jartzea lortu zuten, 40-37. Azken laurdenean izan zen, non etxekoak nagusi izan ziren, laurden bakar batan 29 puntu eskuratuaz, 69-49 azken markagailua ezarriaz. Kadeteen denboraldi bikaina, Errendimendu ligara igoera lortuaz eta ligako txapeldunorde bilakatuaz, zeina gure mutilek eta bertan ziren familiko kideek gogoan izango duten. Zorionak Hernani!!

—————————————————–

JUNIOR 1.º MUTILAK HERNANI SASKIBALOIA

Liga amaitzeko jardunaldi bat falta delarik, lehen urteko gure junior taldeak lehen postua ziurtatua du. Beraz, azken jardunaldira parte hartze ligako txapledun bezala iristeaz gain, Errendimendu ligarako igoera zuzena ere eskuratua dute. Lehenengo urteko kideez osaturiko jubenil talde honentzat urte borobila izan da, zeinak amestu eta hurrengo denboraldiari begira, liga zorrotzago batean, haztea eragingo duen. Zorionak mutilak!!!