Hernaniko kadete taldeak Gipuzkoako finala jokatuko du

Larunbatean Hernani Saskibaloiako kadete mutilen taldeak Gipuzkoako Parte Hartze txapelketaren finala jokatuko du Easoren aurka. Hernaniarren denboraldi bikainaren ondoren, larunbatean finalaz gozatzeko aukera izango dute. Urreta eta Gomezek entrenaturiko taldeak orain dela jardunaldi batzuk errendimendu txapelketara igoera matematikoa lortu zuten eta larunbata honetan ligako lehenak geratzeko aukera izango dute. Partidua larunbatean izango da 16:00etan Bidebietako kiroldegian.