Asteburuko partiduen kronika. Urriak 17-18

Ona hemen partidu ezberdinen emaitzak:

INFANTIL MUTILAK. Ama Guadalupe Hondarribi 36- 31 Hernani KE.

Lehenengo partidoa jokatu genuen atzo, eta nahiz eta partidoa galdu, joko polita egin genuen.Hasiera on baten ondoren, bigarren zatian, gainditutak ikusi ginen, batez ere azken laurdenean. Defentsaren eta eraso azkar baten bidez, lan egiten jarraituko dugu, bai jokalariak eta bai gurasoek edo ikusleek gure jokoarekin disfrutatzeko, zeren, azken finean, adina honetan batez ere,disfrutatu eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.

Azkenik, partidua 36-31ko emaitzarekin bukatu zen.

 

JUNIOR MASC. RENDIMIENTO. Hernani KE 63- 47 Atlético Sn Sn 

Ezinhobeto hasi zuten partidua Hernaniko mutilek, eta lehenengo 3 minututan 9-0eko partziala ipini zuten. Handik aurrera abantaila pixkanaka handitzen jarraitu genuen, 21 puntuko aldea lortu arte. Bigarren zatia oso ezberdina izan zen. Atletikok, bere banakako defentsa estutu egin zuen eta aldea asko murriztu zuten, zortzi punturaino jaitsi arte. Azkenean, aldea ondo mantendu genuen eta 63-47 izan zen emaitza partiduaren bukaeran.

SENIOR MUTILAK. Hernani KE 61 – Donosti Dolphins 39

Hasiera bikaina izan dugu larunbat hontako partiduan, lehenengo laurdena 21-9 agintzen amaitu dugularik. Erasoan baloia azkar mugitu dugu jaurtiketa erraza lortu arte, eta defentsan berriz zorrotz aritu gara. Aurkariak gainetik pasa ditugu beraiek gure intentsitatea ezin izan dutelako berdindu. Lehenengo laurdenean beraien bi hutsarteak agortu dituzte, baina inolako etekinik gabe.