Asteburuko partiduak. Maiatzak 9-10

Hernani K.E. Saskibaloiako saskibaloi taldeentzat partiduen jardunaldi berria. Senior taldea izango da partidurik lehiatuko ez duen talde bakarra, liga amaitua baitute. Beste talde guztiek etxez kanpo jolastuko dute. Juniorrek denboraldiko beraien azken partiduak larunbatean 18:00etan lehiatuko dituzte. Bigarren urteko junior taldeak San Ignacio de Loyolan jolastuko du Easo 97 Loyola taldearen aurka. Aldiz, lehen urteko junior taldea Irunen izango da Erroibide taldearen aurka jokatzeko. Igandean eta goizeko 10:00etan izango dira beste talde guztiak. Kadete mutilak eta neskak Benta Berrin izango dira Añorgaren aurka.  Infantilek ordea Errenterira bidaiatuko dute, Oiarso Haundi taldea izango dutelarik aurrez aurre.