Asteburuko partiduak. Maiatzak 30-31

Hernani K.E. Saskibaloiako taldeentzat azken jardunaldia. Lehian jarraitzen duten hiru taldeakk igandean egingo dute. Kadete mutilek etxetik kanpo jokatuko dute goizeko 10:00etan Askatuak taldearen aurka Altzako kiroldegian. Hernanin infantil mutilen eta kadete nesken ligako azken partiduez gozatzeko aukera izango dugu. Infantilek 10:00etan jokatuko dute Oiarso Haundiren aurka, eta kadeteek aldiz 12:00etatik aurrera Añorga B taldea izango dute aurkari gisa. Jardunaldi hoenkin denboraldi berria iritsi arte lehiaketari amaiera emango zaio.