Asteburuko partiduak. Maiatzak 23-24

Gure saskibaloi taldeentzat azken aurreko jardunaldia. Asteazkenean, aurreraturiko partiduan, kadete mutilek jolastu zuten, zeinak Intxaurrondoko Inter taldearen aurka erraz irabazi zuten, azken emaitza 33-76 izanik. Larunbat eta igande honetan lehiaketan jarraitzen duten bi taldeek jokatuko dute etxez kanpo. Larunbatean Aieten infantilak izango dira goizeko 9:00etan Atletiko taldearen aurka. Igandean ordea, Donostiko Paco Yoldi kiroldegian kadete neskek jokatuko dute Bera-Bera Zurriolaren aurka goizeko 10:00etatik aurrera.