Asteburuko partiduak: Maiatzak 16-17

Gure taldeetatik hiruk lehiaketan jarraitzen dute udaberriko txapelketa formatuan. Jardunaldi honetan hiru taldeek Hernanin jokatzen dute. Larunbatean 12tan, infantil mutilek Oiarso Haundi B taldearen aurka jarraian lortzen duten bigarren garaipenaren bila joango dira. Bestetik igandean goizeko 10etan kadete nesken taldeak Summa Aldapetaren aurka izango dira eta honen jarraian 12etan kadete mutilek Oiartzungo izango dute aurrez aurre.