Asteburuko partiduak: apirilak 25-26

Ligako azken partidua gure senior taldearentzat Hernanin Take Orbelaren aurka. Partidu hau larunbatean 16:45etatik aurrera ospatuko da. Jarraian, 18:30etan, Junior Txiki taldearen partidua izango dugu Easo 97 Loyolaren kontra. Igandean ere Hernanin saskibaloiaz gozatzeko aukera izango dugu. 10:00etan infantilek Larramendi taldea izango dute aurrez aurre eta 12:00etan gure Junior Haundi taldeak Easo 97 Loyola izango du aurkaria. Soilik kadeteek izango dute partidua etxez kanpo, larunbatean Easo 99ren aurka Donostian, Paco Yoldin hain zuzen ere. Gure neskek jardunaldi honetan atsedena dute.