ASTEBURU HONETAKO PARTIDUEN EMAITZAK

Gabonetako etenaldiaren ondoren asteburu honetan saskibaloiko lehiaketa berriz hasten da.

Hernani KE Teklan Laser senior taldeak, Lezon jokatzen du Ailerru taldearen aurka larunbatean 16:30etan. Sailkapenean berdinduta daude (6 garaipen eta 6 porrot), baina larunbata honetako arerioak sailkapenean gorago egoteko baliabideak baditu, eskarmentu eta kalitate haundiko jokalariak bait ditu. Baina alde ahul bat daukate, ez dute entrenatzailerik, eta horren ondorioz askotan burua galtzen dute gauzak maldan gora jartzen zaizkienean. Alde horretatik guk abantaila haundia daukagu, Ricardo bezalako entrenatzailea bait dugu. Ea hori baliatuz gureak garaipena etxera ekartzeko gai diren.

Hernani KE Azeriak 2. urteko junior taldeak  larunbatean 16:00etan jokatzen du ZAST ZKEren aurka Zarautzko Antonianos kiroldegian. Sailkapenaren aldetik gureak Euskadiko Txapelketan parte hartzeko aukerarik gabe geratu dira, baina lehiaketa hau amaitzeko geratzen diren bi partidetan alde honena eman behar dute, ohorez bukatzeko eta gertatu dena istripua besterik ez dela izan erakusteko

Hernani KE Sansonarri 2. urteko kadete taldeak berriz, inork uste ez zuen helburua lortu ondoren, hau da, Euskadiko Txapelketan parte hartzeko eskubidea bereganatzea lortu ondoren, Igandean 12:00tan Krafft Atco Sn Sn Adarra talde donostiarraren aurka arituko da Hernaniko polikiroldegian. Aitor Urretabizkaiak eta Ibon Ocañak maixutasunez gidatutakoei bi partida besterik ez zaizkie geratzen orain jokatzen ari diren txapelketa amaitzeko, Euskadiko talde hoberen aurka jokatzen hasi baino lehen. Ondo aprobetxatu beharko dituzte bi aste hauek talde punttu-punttuan jartzeko. EUTSI HORRI!!!!