Asteburu Honetako partiduak (urtarrilak 9-10)

Urteko lehenengo jaurdunaldiko partidu guztiak Hernaniko polikiroldegian jolastuko dira, larunbata eta igandea bitartean.

Larunbata arratsaldean, Seniorrek hasiko dute urtea Tolosako Take Orbela taldearen aurka. Partidu oso gogorra izango da gorantz doan arerio baten kontra, baina gure mutilek gabonetako oporretan entrenatzen jarraitu dute partidu on bat egiteko asmoarekin. Geroxeago, 18.30tan, junior mailan Hernani eta Azpeitiako Calderería Paco ISB jolastuko dute partidu oso interesgarri bat. Lehenengo itzulian bakarrik hiru puntuko aldea egon zen bi taldeen artean, eta partidu oso gogor bat espera da.

Igandean, goizeko hamarretan neskak jolastuko dute Astigarragako Mundarro aurka. Ea lortzen dugu garaipen berri batekin hasiera ematea urteari, urtea bukatu genun bezala hasi dezan. Asteburua bukatzeko, kadete taldea Zarautzen kotnra jolastuko du bere lehenengo faseari bukaera emateko garaipen bat lortzeko asmoarekin.

Animo Hernani!