Abenduak 10-11 asteburuko jardunaldia

Asteburu honetan 3 partida besterik ez dauzkagu, Hernani KE Sansonarri 2. urteko kadete taldeak eta Hernani KE Buruntza 1.go urteko junior taldeak beraien norgehiagokak aurreko asteburura aurreratu bait zituzten.

Biek galdu egin zuten baina era oso ezberdinetan. Kadeteak Donostiko Easo taldearen aurka aritu ziren Donostiko Bidebieta auzoko polikiroldegian, oraindik partidarik galdu ez duen taldearen aurka, eta 10 segunduren faltan 1 gora zeuden markagailuan eta baloiaren jabetza zutela. Baina urduritasunaren edo zorte txarraren ondorioz ezin izan zuten partida garaipenarekin borobildu. Hala ere, gure mutilek egindako lana azpimarratzekoa eta goraipatzekoa da. SEGI HORRELA.

Bestaldetik juniorrek errazegi galdu zuten Ordizian. Nortasun gehiago behar da horrelako partidak lehiatu ahal izateko.

Hernani KE Teklan Laser senior taldeak, Donostiko Gros auzoko San Ignacio de Loyola ikastetxean jokatzen du Easo Zahar taldearen aurka larunbatean 20:00etan. Sailkapenean donostiarrak atzean daude, baina gureak hortaz ez fidatzen ondo egingo lukete, talde horretan kalitate haundiko jokalariak bait daude.

Hernani KE Azeriak 2. urteko junior taldeak berriz, azkeneko 4 partidak irabazi ostean, Igandean 12:00tan partidarik galdu gabe lidergoan dagoen Tolosako Take taldearen aurka jokatzen du Tolosako Usabal polikiroldegian. Azkeneko 15 egunetako lan kaskarra ikusirik benetan miraria beharko dugu partida irabazteko. Baina zeinek daki, agian gure jokalariek nortasuna eta genioa aterako dute eta…

Amaitzeko, Hernani KE Adarra 1.go urteko kadete taldeak, Tolosako Triki Take izeneko taldearen aurka jokatzen du Tolosako Usabal polikiroldegian larunbatean 10:30etan.

Eutsi goiari.