4ko finala Hernanin. Kronika, emaitzak eta argazkiak

Hernanin ospatutako lehen mailako gizonezkoen senior kategoriko lauko finala izan dugun asteburu bizi baten ondoren, Tecnum garaile izan zen Alde Zaharra taldearen aurka. Hernaniko kiroldegian hiru partidu biziez gozatzeko aukera izan genuen. Era berean, bi talde hernaniarrei omenaldia egin zitzaien. Lehen urteko junior taldeak eta kadete mutilen taldeak errendimendu ligarako igoera lortu dute. Zorionak Mutilak!