2.urteko kadeteen kronika Hernani-Easo 96

Oraingoan ezin izan zuten laugarren garaipena jarrain lortu.
Larunbatean, 2.urteko kadeteek denboraldiko laugarren partidua jokatu zuten. Aurreko hiru partidutan, Aitorrek eta Ibonek entrenatutakoak BKL-ri eta Arrasateri kanpoan eta Goierriri Hernanin irabazi zioten. Hiru partidu horietan gureek maila aldaketa ez zuten nabaritu eta arerioak gainditzeko gai izan ziren. Larunbata honetan ordez, liderraren aurka partidua zuten, Easo Haitza hain zuzen, eta bi taldeen artean  intentsitate eta erritmo aldea nabarmena izan zen. Easokoek askoz gogorrago eta azkarrago jokatu zuten partidu osoan, hernaniarren akats ugari eraginez. Hala eta guztiz ere, gure kadeteek aurpegi ona eman zuten partidu osoan eta 2. partziala izan ezik, beste laurdenak oso parekatuak izan ziren.Lau laurdenen partzialak hauek izan ziren:

1.goa:  10-13   2.a:  11-19    3.a:  13-16   eta 4.a:  13-14

Lanean jarraitzea dagokigu orain. Egunez egun taldea hobera doa. Animo eta segi saiatzen mutilak!!!

Beste taldeko web orian egindako kronika ikus dezakezue: EASO-k egindako kronika

Hona hemen hernaniarren saskiratzeen irudi polit batzuk: