2. urteko Kadeteek Bidebietan galdu zuten

Partidu gogorra eta intensitate handikoa larunbatean Bidebietan ikusitakoa. Gure mutilek Easo 97 aurrean zuten eta donostiarrek talento haundiko jokalariak dira.

Lehenengo hiru laurdenak oso parekatuak izan ziren. Bi taldeek estilo desberdinarekin pista osoan defendituz eta joko azkarra eraginez. Gureak ez zeuden eroso pistan baina banakako akzioekin partiduan mantentzeko gai izaten ari ziren. Azken laurdenean berriz, guztiz desberdina izan zen. Ibon eta Aitorren mutilek baloi ugari galdu zituzten eta donostiarrek hiruko jaurtiketetan trebezia handia erakutsi zuten (6 sartu zituzten azken hamar minutuetan) garaipena lortuz.

Bi taldeak Euskal Ligan izango gara eta han partidu gogorrak eta politak ikusteko aukera izango dugu. Orain Eguberriak datoz. Entrenatzea, lagunarteko partiduak jokatzea, lortutakoa ospatzea eta datorrena prestatzea dagokigu.

Eguberri on guztioi!

IBON

Partiduko irudi polit batzuk: