2. urteko kadeteak Euskadiko Ligara doaz!

Euskal ligarako Final -4a Leioan

Gure kadeteak asteburu honetan Leioara joango dira, bertan Euskal ligako A1 eta A2 multzoetan sartzeko partiduak jokatuko bai dira. Gipuzkoako bi talde (Easo 97 eta Hernani), Arabako bat (Olabide) eta lokalak (Leioa) sailkatu dira kanporaketa hau jokatzeko.

Lehenengo final erdian, Hernaniarrek Olabideren aurka jokatuko dute. Arabarrek talde sendo eta azkarra osatzen dute. Joan den asteburuko emaitzek Arabako Final 4ean (20 puntuko baino abantaila handiagoak loru zituzten bi partiduetan) oso ondo islatzen dute Olabidekoen maila. Baina gureak prest daude Gasteizkoei aurre egiteko eta ilusio osoa jarriko dute partiduan. Bigarren final erdia Easo 97 eta Leioaren artean iango da.

Final erdiak larunbatean izango dira (17:00etan eta 19:00etan) eta irabazleek igande goizean (11etan hain zuzen) jokatuko dute. Asteburuko irabazleak A1ean jokatuko du eta beste hirurek A2an Euskal ligako 2. fasean.

Ea gure mutilek partidu politak egiten dituzten eta sari nagusia lortzen duten! Disfrutatzeko garaia iritis da!!