2. urteko kadeteak hasi dira entrenatzen eta EASO-KOPAn parte hartuko dute

Joan den astean gure mutilak hasi zuten aurredenboraldia. Lau saio egin zituzten Astigarragan, Hernaniko kiroldegia abuztuan arratsaldez itxita bai dago. Aurten, 2. urteko kadeteak lehenengo mailan arituko dira eta bai jokalariak, eta, baita entrenadoreak ere (Aitor eta Ibon) gogo eta ilusio handiarekin hasi dira.

Asteburu honetan, Easo kopa jokatuko dute, Donostiako Pako Yoldi kiroldegian. Egokitu zaien taldean, Easo A, Alta Ribagor├ža eta Durangoko Tabirakoren kontra jokatuko dute ostegunean eta ostiralean. Gero, emaitzen arabera, larunbatean eta igandean beste bi partidu izango dituzte. ZORTE ON MUTILAK!

Jokatu behar dituzten partidoak eta ordutegiak ondorengo estekan ikus ditzakezue:
Easo kopako egutegia eta ordutegia