2. urteko Juniorren partiduaren kronika

Hernaniko 2. urteko juniorrek, Hernani KE Azeriak, saskibaloiko Gipuzkoako txapelketari asteburu honetan eman  zioten hasiera. Urretxuren aurka jokatu zuten eta emaitza 61-37 koa izan zen.

Emaitza bakarrik kontutan hartuz partidu erraza izan zela pentsa dezake batek baino gehiagok. Partidu parekatua izan zen hirugarren laurdena arte. Azkenengo laurdenean lortu zuten partidua erabat hernaniarren alde erabakitzea. Ordura arte joko aldetik etxekoak gehiago izan ziren baina ez zuten saskiratzerik lortzen. Azkenengo laurdenean berriz, hasierako urduritasunak edo zirelakoak astinduta, kontraeraso bikainak gauzatuz partida erabakitzea lortu zuten.

Azpimarratzeko orokorrean egindako defentsa eta taldeko giroa, eta banaka baten bat azpimarratzekotan Aitor Urretabizkaiak 3. laurdenean kanpoko taldeko jokalari onenari egindako defentsa.

ZORIONAK talde osoari!!!  eta jarrai dezatela irabazteko bidetik