2.urteko juniorren partiduaren kronika

Joan den larunbatean Hernani KE Azeriak 2. urteko junior taldeak garaipena lortu zuen Krafft Atco Sn Sn Igaratza taldearen aurrean, emaitza 43-68 koa izanik. Nahiz eta markagailuak aurkakoa adierazi ez zen bat ere erraza izan. Astun xamar hasi ginen, haiek 8-2 aurreratu ziren, eta joan den asteko mamuak gure inguruan azaltzen hasi ziren. Gero pixkanaka, defentsan lan eginez, izardituz eta intentsitatez jokatuz partida gure aldera jartzea lortu genuen. Baina inolako lasaitasunik gabe. Aski zen gu zertxobait erlajatzea haiek saskiratze pare bat jarraian lortzeko. Donostiarrek ederki borrokatu zuten. Guri txispa falta zaigu, ez dugu alai jokatzen, alai erasotzen, gozatzea falta zaigu. Ea garaipen honek animoak altxatzen dizkigun eta taldea daukan guztia emateko gai den. Animo.
JON ESNAOLA