2. urteko Juniorren partiduaren kronika

AURRENEKOA, MUTURREKO GALANTA.
Hernani KE Azeriak 36 – Krafft Atco Sn Sn Larraun 52

Zaila hitzen bitartez adieraztea joan den larunbatean guri gertatutakoa. Zaila ulertzea. Zaila onartzea.
Ederki entrenatzen ari gara, intentsitate haundiz, beroketan ez nuen erlajazio seinalerik ikusi, ondo hasi ginen 7-0 irabaziz… baina hor amaitu zen dena. 16 minututan 11 – 34ko partziala egin ziguten.
Baliteke partida irabazia zegoela ustea eta besoak jaistea. Hortik aurrera ez genuen ezertan asmatu, ez atzean, ez aurrean. Haiek ez ziguten beste munduko gauzarik planteatu, banakako defentsa eta borroka.
Joan den urteko Zarautzko partida etortzen zait gogora. Etxean erraz gainditu genituen baina gero itzulerako partidan galdu egin genuen.
Beno, hau hasi besterik ez da egin, eta oraindik zuzentzeko tarte haundia daukagu. Segi dezagun lanean.
JON ESNAOLA