2.urteko juniorren kronika

Carnicas San Marcial Erroibide 51 – Hernani KE Azeriak 71     3tik 3.

Hau da denboraldi honetan jarraian irabazten dugun hirugarren partida. Nahiz eta emaitzaren aldetik, puntu diferentzia aurreko bi partiden parekoa izan, partida beraren bilakaera zeharo desberdina izan da.

Oraingo honetan lehenengo minutuetan alde polita lortu dugu markagailuan, eta bazirudien garaipen erraza izango zela, baina ez da horrelakorik gertatu. 8-9 puntuko alde horri eusteko ederki sufritu eta izarditu (sekulako beroa egiten bait zuen arratsaldeko lauretan) egin behar izan dugu.

Beraiek garaiak dira eta erasoko erreboteak harrapatzera ausardiaz joan dira, hor arazoak izan ditugu gure saski azpian suelto geratu diren baloiak gureganatzeko. Hori bai, erreboteak hartu ez dizkigutenean kontraeraso bikainak eta zitalak antolatu ditugu.

Azkeneko laurdenean puntu aldea haundiagotzea lortu dugu, besteak beste Alberto Rodrigo-k laurden honetan egindako lanari esker, makina errebote eta 11 puntu laurden honetan. (Animo Alberto, oraindik gehiado egin dezakek eta).

Azpimarratzekoa da partidu honetan lesioak medio, hiru jokalari garrantzitsuk ez dutela parte hartu: Borja Bilbao, Mikel Lacadena eta Eneko Ibarra, eta hala ere partida irabazi egin duguela. Ea lehen bait lehen sendatzen zareten, datozen partidak aurrera ateratzen lagundu egin behar diguzue eta.

Besterik ez, animo eta segi lanean orain partida politak etorriko zaizkigu eta.

JON ESNAOLA