2. urteko juniorren kronika

Lehen urteko jubenilaren porrota. Larunbata ez zen gure egun onena izan partidu bat jokatzeko, partidu guztian zehar ez ginen eroso sentitu zelaian eta azkenean zorteak ere ez zigun lagundu.

Lehen zati orekatu baten ondoren, atsedenaldira puntu bategatik markagailuan atzetik gindoazela iritsi ginen, hain zuzen ere 34-33 emaitzarekin. Hirugarren laurdena ordura arte gertatutakoaren oso antzekoa izan zen, bi taldeen saskiratzeekin, markagailuan berdintasuna mantentzea eragiten zuelarik. Azken laurdenean aldiz, momentu batzuetan lau-bost puntuko aldearekin markagailuan aurretik jartzea lortu genuen, baina azken minutuek porrotera eraman gintuzten. Berdintzea lortu zuten, eta momentu horretan behea jo genuen, bi minutuetan soilik, bederatzi puntuko abantaila lortuaz talde aurkariak, partidua 65-56ko emaitzarekin amaituaz.

Momentu oro beraiek saskiratzeak oso erraz lortzen zutenaren, eta guk aldiz saskiratzeak lortzeko lan asko egin behar genuenaren sentsazioa izan genuen, ez ginen eroso sentitu. Eta zure eguna ez denean, zure taldeari 22 falta adierazten bazaizkio eta talde aurkariari 9 bakarrik, beraiek 25 jaurtiketa libre jaurtikitzen badituzte eta zuk 12 soilik, guzti hori gehituz gero, etxera porrotarekin itzultzea suposatzen du. Baina lanean jarraitu behar da, lehenengo itzulia amaitu da, garaipen bat eta lau porrot lortuaz, baina ez da izan talderik gainetik pasa gaituena. Soilik gure Hernaniko adiskideak izan dira 10 puntu baino gehiagoz irabaztea lortu dutenak, egoera honek, burututako akatsetatik ikasi dezakegula eta pixka bat gehiagorekin garaipenak lortu ditzakegula pentsatzera eramaten gaitu.

ROGE