1go urteko juniorren partiduaren kronika eta bideoa

Hernani KE Sansonarri 68 – Luberri Askatuak  20

Gaizki hasi ginen astea eta astean zehar ez gara egon talde guztia entrenatzeko, hiru entrenamenduetan 2 eta 3 jokalari falta izan dira(gaixotazunak eta asterketak,beste artikulo baten denboraren kudeaketari buruz hitzegingo dugu…).

Horren ondorioz ezin izan dugu nahi genuen lana burutu.

Horregatik,hasierako bostekoa baldintzatuta zegoen eta jokalari batzuk, beraien postuetatik kanpo jolastu zuten. Hala ikusi dezakegu lehen laurdenaren amaieran, 8-6 amaitu ondoren.

Bigarren laurdenean gure nortasuna aurkitu genuen eta zelaian agertu ziren jokalari guztiak, bakoitzak egin behar duen lanari ekin zion, gogor defendatuz.

Laurden honetako markadoreak erakusten digu defendatzeko konpromezu hori, 27-5.

Hemendik aurrera gure lana oso ondo burutu genuen eta disfrutatzeko unea heldu zan, baita defentsa berriak saiatzeko. Berriro taldearen jokalari guztiak, puntuak lortu zituzten.

Saskiratzaileak: Manex 2, Jon 7, Asier 2, Joseba 20, Beñat 2 (hasierako bostekoa) Lander G. 4, Iñaki 8, Ian 4, Lander M. 16, Mikel 3

 

Bideoa Hernani Askatuak