1go urteko juniorren garaipen garrantzitsua

Igande honetan lehen urteko junior taldeak, Hernanin lorturiko garaipen garrantzitsua eta landua. Aurreko jardunaldian Erroibide Irun taldearen aurka gutxigatik galdu ondoren, oraingoan ez genuen aukera galdu nahi.  Lehen urteko talde baten aurka jokatzen genuen, ondo lan egindako talde baten aurka, zeinak lehen faseko bi partiduak irabazi zituen. Halere,  lehen partidutik bigarrenera, gure taldeak hobekuntza handia izan zuen eta gutxik pentsatu ahal izan zuten gaur egun beraien gainetik egongo ginela.
Bigarren laurden bikain bat egin ondoren, 20-8ko markagailua lortuaz, atsedenaldian hernaniar taldeak 31-22ko abantaila izatea eragin zuen. Bagenekien ez zela erraza izango errenta mantentzea, aurreko jardunaldiko esperientzia berri genuen, 12 puntuko abantaila izanda, partidua galtzea. Oraingoan, partidua amaitzeko lau minutu falta zirelarik talde aurkariak markagailuan puntu bategatik aurretik jartzea lortu zuen, baina kanpoko jaurtiketetako saskiratzeek eta defentsan izan genuen kontzentrazioak, 59-52ko azken emaitzarekin partidua irabaztera eraman gintuen. Egindako ekarpenengatik jokalari guztiak zorindu nahi nituzke, izan ere saio bakoitzean egindako lan gogorra oraingo honetan garaipenarekin saritua izan baita.

ROGE