1.urteko Juniorren partiduaren kronika

Gutxigatik Hernani K.E. Buruntza taldearen porrota, 34-32. Larunbata arratsaldean Balda kiroldegian jokatutako partidu txarra. Taldekide guztiak jokatzeko baldintzetan zeudelarik aurkeztu ginen partidura, baina defentsan gauzatutako akatsek eta zelaiko jaurtiketetan, batez ere jaurtiketa libreetan, lorturiko portzentai txarrak, partidua galtzera eraman gintuen, non partiduaren lehen eta bigarren laurdeneko bi une zehatzetan soilik izan ginen gai markagailuan aurretik jartzeko. Partidu osoan zehar etxeko taldearen zonako defentsak baloi jabetza askotan blokeatu egin zigun, eta saskiratzen ez genituen kanpoko jaurtiketen gehiegikerian erori ginen. Egoera honek, etxeko taldeak, bere defentsa gehiago ixtea eragin zuen, gure taldeari erreboterako aukera gutxiago utziaz. Akatsetatik ikasteko partidua eta orain, hemendik bi astera hasten den fase berrian lanean jarraitzera.

ROGE