1.go urteko juniorren partiduaren kronika

Irunen gutxigatik porrota, 52-50. Nahiz eta lehen begiratuan emaitza ona izan dela iruditu, goiko taldean jokatzetik zetorren talde baten aurka jokatzen genuela kontuan izanik, sentsazio txarrarekin geratu ginen, izan ere ia 12 puntuko errenta izan baikenuen alde. Taldeak ondo jokatu zuen, partidu guztian zehar serio egon zen baina partiduko azken minutuetan ez genuen asmatu. Honela jokalari batzuen falten pilaketek eta oso zorrotzak izan ziren arbitroen erabakiek gurea zen partidu bat galtzera eraman gintuen. Alderdi positiboarekin geratu behar gara, hain zuzen ere aurkari gogor baten aurka egin genuen jokoa eta partidu on bat jokatu izanaren sentsazio ona. Orain berdin jarraitu behar dugu lanean, eta azkenean saria iritsiko da.

ROGE