1.go urteko juniorren kronika

KRAFFT ATCO. SN. SN. – IGARATZA 52 HERNANI K.E. BURUNTZA 38

Lehenengo urteko jubenilak porrot batekin eman diote hasiera denboraldi berriari. Baloi galtze gehiegi izan ziren hasiera baten ondoren, bi taldeek akats ugari burutuaz 8-9 emaitz eskas batekin iritsi ziren lehen laurdenaren amaierara.

Bigarren laurdenean zehar, gauzak ez ziren asko hobetu talde hernaniarrarentzat, laurden honen amaieran 22 -18 izanik emaitza.

Atsedenaldiaren ondoren akats asko zuzendu egin ziren, honek Atco-k 10 minututan 3 puntu soilik lortzea eragin zuelarik. Aldiz, hernaniarrak 9 puntu lortu zituzten 10 minututan. Honela, hirugarren laurdena 26-29 emaitzarekin amaitu zen.

Partidua pixkanaka Hernaniko taldearen alde bideratzera zihoala zirudienean, Atko-ren azken laurden oso on baten ondorioz, batez ere saskiratze gaitasunari esker, eta bi triple jarraian saskiratu ostean, partziala 26-9-koa izatea eragin zuen. Gauzak honela, azken emaitza 52-38 izan zen. Zelaian ikusi zen jokoa kontuan izanik, porrot handiegia. Urduritasunaren eta jokalari guztientzako maila berri bateko lehen partidua izatearen ondorioz taldeak ezin izan zuen aurre denboraldian erakutsitako mailan jokatu.

Orain, talde gisa, orain arte bezala lanean jarraitzea balio du soilik, burututako akatsetatik ikasi eta hurrengo aurkarian pentsatu.