1.go urteko Junior taldearen kronika

Lehenengo urteko junior taldearen porrot estua Atko San Sebastian elkarteak junior mailan duen talde hoberenaren aurka. (52-59)

Hernanin inauterietako igande goizean gauzatutako partidu oso betea,  berrogei minututan zehar partidua lehiatzeko aukerekin. Partidu hasierak partidu on bat jokatu nahi genuela erakusten zuen, 7-2ko abantaila txiki bat lortuaz, saskiratzeetan asmatzen ari ginela adieraziaz, baina orduan beraiek lanari ekin diote, markagailuan aurretik jartzea lortu arte. Eta hauxe izan da partiduaren joera orokorra, beti beraiek aurretik, baina markagailuan urruntzea lortu gabe, hirugarren laurdena irabaztea ere lortu dugularik, 14-10ko partzial batekin. Azken markagailua 52-59koa, kanpoko gure jaurtiketa portzentaia eta defentsan egindako despiste batzuk hobetuaz, ezustekoa emateko aukera izango genuen.

Hala eta guztiz ere oso ondo, a tope ari gara lanean eta hori da garrantzitsua, hurrengo bi jardunaldietan aurkari zuzenen aurka jokatuko dugu, gerra emateko egoera oso on batean.

ROGE