1go urteko kadeteen partiduaren kronika

Hernani K.E. Adarra 39-42 Easo 96-97 Amara

Gogorra izan da asteburu honetako partidua,lehenengo laurdenetik 3.eraino aurretik joan ginen ez errenta handiarekin baina jokalarien inplikazioak behingoz partidu bat irabaziko genuela amestera eraman gintuen, Zoritxarrez oraingoan ere ametsak zapuztu dira. Astean zehar 6 jokalarik bakarrik entrenatu dute 3 egunez.  Besteek lesioak eta irteerak zituztela eta egun bakarra entrenatu dute eta horrek ere asteburuko emaitzan zerikusia izan du.

Hala ere ANIMO MUTILAK!! garaipena geroz eta gertuago dago eta.

Jon Villar

 

DENBORALDI HAMAIERAKO BAZKARIA

Aurten denboraldi bukaerako bazkaria ekainaren 9an (larunbata) ospatuko dugu Txantxangorri elkartean. Gauza asko dauzkagu ospatzeko; Urtea benetan bizia izan da, jokalarien aldetik esfortzu eta buru-belarri eman dira, eta bestalde, entrenatzaile, arduradun eta laguntzaileen aldetik lan handi eta dedikazio eskuzabala izan dute. Guztia HERNANIKO SASKIBALOI ELKARTEAK bultzatu nahi dituen baloreen alde. Ospakizun honetan parte har dezazuen animatu nahi zaituztegu. Horretarako bi data garrantzitsu izango ditugu eta biak errespeta ditzazuela eskatzen dizuegu bazkaria ondo antolatzeko:

- Maiatzak 25  baino lehen entrenatzaileari bazkaltzera zenbat pertsona (jokalariak, anai-arrebak, gurasoak) joango diren esan behar zaio.

- Ekainak 01 baino lehen bazkaltzera etorriko direnen dirua (jokalariak, anai-arrebak, gurasoak) ordaindu behar zaio entrenatzaileari. Bazkariaren prezioa bukaeran duzue

COMIDA DE FIN DE TEMPORADA

 Este año vamos a celebrar la comida de fin de temporada el sábado 9 de junio en la sociedad Txantxangorri. Tenemos muchas cosas para celebrar. Ha sido un año intenso con mucho esfuerzo y entrega por parte de todos los jugadores y mucho trabajo y dedicación desinteresada por parte de los entrenadores, responsables y colaboradores del club en pos de impulsar y mantener los valores de HERNANIKO SASKIBALOI TALDEA. Os animamos a que participéis y os apuntéis a esta celebración. Para ello hay dos fechas importantes a tener en cuenta y que necesitamos que respetéis para poder organizar lo mejor posible la comida:

- Antes del 25 de mayo hay que comunicar al entrenador el número de personas que van a asistir a la comida (jugadores, hermanos, padres)

- Antes del 01 de junio hay que pagar al entrenador el importe total de las personas que vayan a asistir a la comida (jugadores, hermanos, padres). Al final tenéis el precio de la comida.

Gaztetxoen Menua (haur txikiak eta kadeteak)(Prezioa: 8 €):

Makarroiak

Oilaskoa erreta piper gorriak eta patata “chips”-ekin

Izozkia eta pastak

Edateko ura

Juniorren Menua (Prezioa: 10 €):

Entsalada mistoa

Kostila erreta piper gorriak eta patata “chips”-ekin

Izozkia eta pastak

Edateko ura

Helduen Menua (Prezioa: 12 €):

Entsalada mistoa

Kostila erreta piper gorriekin

Izozkia eta pastak

Edateko ura/ardoa/sagardoa

Kafea eta kopa

MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!

ASTEBURUKO JARDUNALDIKO PARTIDUAK. APIRILAK 21-22

- 1.go urteko kadeteak: Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian larunbatean 11:30etan:

Lezo Institutua 55  HERNANI K.E. ADARRA  39 

- 2. urteko kadeteak: Hernaniko kiroldegian larunbatean 12:00-etan:

HERNANI K.E. SANSONARRI 51 - EASO A-97   52

- 1.go urteko juniorrak: Hernaniko kiroldegian igandean 12:00-etan:

HERNANI K.E. BURUNTZA 59    -    Beasain 54

- 2. urteko juniorrak: Aieteko kiroldegian larunbatean16:00-etan:

Final aurrekoa: HERNANI K.E. AZERIAK 62  – Inter 56

Finala igandean 12:00etan: HERNANI K.E. AZERIAK 54  – GOIERRI 56

- Seniorrak: Irungo Azken Portu kiroldegian larunbatean20:00-etan:

Cárnicas San Marcial Erroibide 68    -     HERNANI KE TEKLAN LASER 61 

Asteburu honetan azpimagarriena zera dugu, Hernani KE Azeriak 2. urteko junior taldeak bere mailako “Final Four”ra jokatzen duela Aieteko kiroldegian. Jon Esnaolak entrenatutakoak larunbatean 16:00tan finalaurrekoa jokatuko dute CD Internacional taldearen aurka. Gaindituz gero, finala igandean 12:00tan jokatuko lukete, Krafft Atco Sn Sn Larraun eta Urola Garaiko Lanbide Eskola taldeen arteko  norgehiagokaren irabazlearen aurka.

Txapelketa hau Euskadiko Txapelketan parte hartu ez duten taldeen artean jokatzen dela esan beharra dago. Ondorioz “Final Four”eko irabazlea ez litzateke Gipuzkoako talde hoberena izango. Baina denboraldian zehar izandako gorabeherak kontutan izanik, garaipena lortzea amaitzeko era polita izango litzateke.

Beraz, amestu eta burrukatu dezagun denboraldi honetako azkeneko ahalegina izango baita. Animo.

Hernani KE Teklan Laser senior taldeak Irungo Azken Portu kiroldegian jokatzen du larunbatean 20:00tan Carnicas San Marcial Erroibide taldearen aurka. Aste honetako arerioa ez da samurra izango, mailako “Final Four”ra jokatuko baitu, baina joaneko partidan gureek Hernanin garaitu zituzten. Zergatik ez berriro?.

Hernani KE Buruntza lehenengo urteko junior taldeak, Beasain taldearen aurka jokatzen du Hernaniko kiroldegian 12:00tan, inolako garrantzirik ez duen norgehiagoka. Tamalez, azkenik jaitsiera gauzatu egin da, eta Roge eta Juanfe entrenatzaileei animoak eman besterik ezin dugu egin, beraiek daukaten guztia eman baitute.

Hernani KE Sansonarri 2. urteko kadete taldeak Euskadiko Txapelketako azkeneko norgehiagoka jokatuko du larunbatean 12:00tan Hernaniko kiroldegian Easo 97 “A” talde donostiarraren aurka. Joaneko partidan osta-osta luzapenean galdu zuten ia denbora gehiena aurretik egon ondoren. Horrelakoak behin baino gehiagotan gertatu zaie gureei, baina horrela ikasten da. Ea oraingo honetan ikasitako guztia plazaratzen duten eta garaipena lortzen duten. Eman egurra.

Azkenik, Hernani KE Adarra lehenengo kadete taldeak, Errenteriako Galtzarabordako kiroldegian jokatzen du larunbatean 11:30tan.

1.go urteko Juniorren partiduaren kronika

Lehen urteko Hernani K.E. Buruntza junior taldearen porrot handia. Larunbatean, goizeko 10:00etan, Atletikoren aurka jokatu genuen, oraindik partidurik galdu ez duen taldearen aurka hain zuzen ere.  Joaneko partiduan, Hernanin, aurre egin genien baina oraingo honetan ez da horrela izan. Lehen zati orekatu baten ostean, denboraldiko laurdenik okerrena jokatu genuen, beraiek estutu egin zuten, gu erasoan nuloak izan ginelarik. Laurden honek markagailua atsedenaldian 40-19ko emaitza batekin utzi zuen.  Hurrengo bi laurdenak, diferentzia handi honengatik eragina jasan zuten, eta etxekoen aldeko 79-49 azken emaitzarekin amaitu zen partidua.

Ez ginen ondo egon, baina ezin dugu denbora gehiago galdu partidu honengan pentsatzen, igandean partidu oso garrantzitsu bat dugu Atletiko B-ren aurka Hernanin, zeina irabaztea beharrezkoa dugun jaitsiera eta play-off-a ekiditeko. Ondo iritsi gara eta taldea osotasunean dago, denboraldi oso on bat egin ondoren. Aste honetan gogor egin behar dugu lan hurrengo igandean garaipena lortzeko.

ROGE

Asteburuko partiduak eta emaitzak. Martxoak 24-25

- 1.go urteko kadeteak: Zarauzko LaSalle ikastetxean larunbatean 18:00etan:

ZAST 1997  76   – HERNANI K.E. ADARRA 52 

- 2. urteko kadeteak: Intxaurrondoko Mons kiroldegian igandean 12:00-etan:

C.D. Internacional 77 HERNANI K.E. SANSONARRI 74

- 1.go urteko juniorrak: Aieteko kiroldegian larunbatean 10:00-etan:

Krafft Atco Sn Sn Larrun 79  HERNANI K.E. BURUNTZA 49

- 2. urteko juniorrak: Hernaniko kiroldegian larunbatean18:30-etan:

HERNANI K.E. AZERIAK 75 Sein Mutilak ISB 55

- Seniorrak: Bergarako Labegaraieta kiroldegian larunbatean18:30-etan:

Soraluze-Bergara 61HERNANI KE TEKLAN LASER 60 

Hernani KE Teklan Laser senior taldeak, Bergarako Labegaraieta izeneko kiroldegian jokatzen du Soraluze Bergara taldearen aurka larunbatean 18:15etan. Joan den asteko estropezuaren ondoren, arima altxatzea beharrezkoa da geratzen diren lau norgehiagokeei aurre egiteko.

Hernani KE Azeriak 2. urteko junior taldeak larunbatean 18:30tan jokatzen du Sein Mutilak ISB taldearen aurka Hernaniko polikiroldegian. Gureek larunbata honetan baieztatu dezakete junior mailako “Final Four”en parte hartzea. Ez dute lan erraza izango. Azpeitiarrek lehenengo itzuliko partida osta-osta galdu zuten bukaeran, denbora gehiena aurretik egon ondoren. Ez daitezela lasaitu badaezbadaere.

Hernani KE Buruntza 1.go urteko junior taldeak larunbatean 10:00etan, Aieteko kiroldegian, multzoko lidergoan dagoen Krafft Atco Sn Sn Larrun taldearen aurka jokatzen du. Garaipena bereganatzea oso zaila daukate; gainera haien pistan jokatzen dutela kontutan izanik helburua ia ezinezkoa da, baina… gureak bolada onean dabiltza eta zergatik ez zertxobait amestu…

Hernani KE Sansonarri 2. urteko kadete taldeak Igandean Intxaurrondoko Mons kiroldegian jokatzen du 12:00tan.

Amaitzeko, Hernani KE Adarra 1.go urteko kadete taldeak, ZAST 1997 taldearen aurka jokatzen du Zarautzko La Salle ikastetxean larunbatean 18:00tan.

Eutsi goiari.


Juniorren partiduko kronika

Joan den larunbatean gure bi junior taldeek norgehiagoka bikaina eskeini ziguten. Ausardiaz, erritmo biziz jokatu zuten; bai atzean, bai aurrean lana ederra eginez. Zaharragoen, 2. urtekoen, eskarmentua, fisikoa eta kalitatea nagusitu zen, sasoi ezin hobeagoan daudela erakutsiz. Ea “Final Four”era maila honetan iristen diren.

Gazteenak ere maila onean aritu ziren, eta ziur horrela jokatuz gero mailari eusteko ez dutela estutasunik igaroko.

Pena txapelketa amaitzear izatea, justu une honetan heldu bait dira gure bi junior taldeak denboraldi osoko sasoi onenara.

Segi lanean.

JON ESNAOLA

ASTEBURUKO JARDUNALDIA. MARTXOAK 17-18

- 1.go urteko kadeteak: Hernaniko kiroldegian igandean 10:00-etan

HERNANI K.E. ADARRA 36   Lezo Institutua “B” 42

- 2. urteko kadeteak: Hernaniko kiroldegian igandean 12:00-etan:

HERNANI K.E. SANSONARRI 56Loiola Indautxu 62

- Juniorrak: Hernaniko kiroldegian larunbatean 18:30-retan:

Hernani KE Buruntza 54 – HERNANI K.E. AZERIAK 90 

- Seniorrak: Hernaniko kiroldegian larunbatean16:45-etan:

HERNANI KE TEKLAN LASER 37  -  TAKE ORBELA 41

Hernani eta inguruko saskibaloizaleak bapo gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan, gure talde guztiek etxean jokatzen baitiduzte bere norgehiagokak.

Hernani KE Teklan Laser senior taldeak, Hernaniko polikiroldegian jokatzen du Take Orbela talde tolosarraren aurka larunbatean 16:45tan. Lehiaketa amaitzeko bost partida  besterik ez dira geratzen, eta “Final Four”en parte hartzeko aukera ematen duen laugarren postua 3 garaipeneta dago. Helburu zaila daukate benetan baina aukerarik dagoen bitartean itxaropenik ere ba omen dago… eta horri eutsi beharko. Dena dela, denboraldi hasierako helburua mailari eustea zela kontutan izanik, sekulako txapelketa ari dira burutzen.

Minutu batzuk geroxeago, 18:30tan gure bi junior taldeek denboraldiko bigarren derbia jokatuko dute. Aurrenekoan zaharrenak, Hernani KE Azeriak, nagusitu ziren bi taldeek partida polita eskeini ondoren. Gazteenak Hernani KE Buruntza taldekoak, kirol mendekuaren bila aterako direla suposatzen dugu  Espero dezagun bi taldeek ikuskizun bera edo hobeagoa eskeintzea, biak sasoi onean heltzen baitira bigarren saio honetara.

Hernani KE Sansonarri 2. urteko kadete taldeak 2. itzuliari hasiera emango dio igandean 12:00etan Hernaniko polikiroldegian Loyola Indautxuren aurka. Lehenengo itzulia garaipenik gabe amaitu dute nahiz eta zenbait partidetan eskura izan. Lehiaketari neurria hartu ondoren espero dezagun bigarren zati honetan pozaren bat ematea. Animo.

Amaitzeko, Hernani KE Adarra 1.go urteko kadete taldeak, Lezo Institutua “B” taldearen aurka jokatzen du Hernaniko polikiroldegian igandean 10:00etan, beste kadete taldearen aurretik.

Eutsi goiari.

1go urteko juniorren kronika

Larunbat arratsaldean Hernani K.E. Buruntzaren porrota Azpeitian. Aurreko asteburuko garaipen garrantzitsuaren ostean, aurreko jardunaldiko taldea baino nagusiagoa den talde baten aurrean zein mailetan geunden erakutsi behar genuen. Galdu egin genuen, baina berrogei minutuetan zehar partiduan egon ginen eta hori guretzako garrantzitsua da.

Lehen bost minutuetan zehar talde aurkariaren hasiera ero baten ondoren eta gure aldetik gauzatutako defentsa on batekin, talde aurkariaren nagusitasun egoerara igaro ginen, lehen laurdenaren amaieran markagailuan 7 puntuko aldeagatik (18-11) atzetik jartzea eragin zuelarik. Diferentzia hori partidu guztian zeharreko joera izan zen, atsedenaldian 10 puntutaraino igo zelarik, 30-20. Atsedenaldi ondoren, lanean jarraitu genuen, ekintza bakoitzean hobetzen saiatuaz, baina beraien taldea, talde solidoa da eta guk ez dugu errebotean asmatu, bigarren saskiratze aukera asko galduaz. Modu honetan azken laurdenera 40-29-ko markagailuarekin, 11 puntuko desabantailarekin, iritsi ginen. Azken laurdenean estutu egin dugu, irabaztea lortu dugularik, markagailuko azken diferentzia 10 punturen azpitik utziaz, 50-41. Ez dugu garaipena lortu baina aurkari handiei aurre egiten diegu. Aste honetarako gure klubeko kideen aurkako derbia prestatu beharra daukagu eta era berean Borja de la Riva berreskuratu, ligako azken hiru partiduak taldea bere osotasunean dagoelarik, aurre egiteko.

ROGE

Gaur Jon Esnaolaren Zorionak dira

Ba hori. Ondo ospa ditzala…. ZORIONAK!!!!

Garaipenik ez baina…

Gure 2. urteko kadeteak Euskal ligako lehenengo itzulia amaitu dute garaipenik lortu gabe. Horrela ikusita, gaizki egiten ari garela edota guretzat Euskal Ligako maila altuegia dela pentsa genezake, baina partiduak jokatu eta gero, nire ustez, gauzak guztiz desberdinak ikusten dira.

Lehenengo bi partiduetan ondo lehiatu genuen. Bi arerioak aurreko fasean euskal ligan aritutakoak ziren eta azkarrago eta gogorrago jokatzen zuten. Gureak berriz, lehenengo minutuetako urduritasunaz gain, maila ona eman zuten. Bi partiduetan, partzial bera jaso genuen (10 puntutako aldea 5-6 minututan) eta hor egon zen amaieran markagailuan islatzen zen emaitza.

Hirugarren eta laugarren partiduan Hernanikoek arazo ugari izan zituzten katarro, gripe eta mota ezberdinetako birusekin. Gauzak horrela, oso zaila izan zen entrenatzea eta partiduetan hori nabarmena izan zen, bai erritmo eza baita jokalari falta ere. Hala eta guztiz ere, mutilen jarrera oso ona izan zen eta pixkanaka guztion ekarpena hobera joan zen.

Azkeneko partiduan, joan den ostegunekoan hain zuzen, ia guztiak jokatzeko prest geunden berriro (Hodei Euskal liga osoa jolastu gabe dabil eta hori bai dela baja nabarmena –nahiz eta aulkian izugarrizko estatistikak egin, denok pistan ikusi nahi dugu, arerioak zoratzen). Easoren kontra zen partidua eta benetan partidu polita ikusi zen Bidebietan. Partidu osoan zehar berdintasuna izan zen nagusi eta bi taldeen arteko alde motzak ikusi genituen. Easokoa gaitasun handiko taldea da eta banakako ekintzetan oso arriskutsuak dira, baina Aitor eta Ibonen mutilek oso kontzentratuak jokatu zuten partidu osoan zehar, ondo defendatuz eta posible zenean kontraeraso azkar eta politak ateraaz. Berdintasuna amaiera arte mantendu zen,32-32 atsedenaldian eta 79-79 40. minutuan. Luzapenean bi taldeak jarri ziren aurretik markagailuan eta partida irabazteko aukerak izan zituzten. Azkenean, pixka bat hobeto ibili ziren donostiarrak eta 88-86 izan zen azkeneko emaitza. Pena bat? Agian emaitzak horrela diolako. Baina Bidebietan egon ginen guztiak oso harro atera ginen bertatik. Partidu polita ikusi eta jolastu genuen, maila ona erakutsiz eta mutil guztiak aurrerapauso handiak ematen ari direla erakutsiz.

Zorionak, beraz, eta eutsi lanari! Eta gogoratu,… Hau disfrutatzeko da!!

Ibon